Edukira joan

Goierriko Hitza

Zegama
2009ko uztailak 3, Ostirala

Azken ordukoak

2009-05-25 | 13:35:35

Ricky Lightfoot ingelesak irabazi du Zegama-Aizkorri mendi maratoia

Emakumezkoetan Emanuela Brizio italiarra nagusitu da; 380 korrikalarik bukatu dute

Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 7. ekinaldia Ricky Lightfoot ingelesak (4:03:12) irabazi zuen gizonezkoetan atzo, eta Emanuela Brizio italiarrak (4:38:19) emakumezkoetan. Biek ere lehenbiziko aldia zuten Zegamako proban. Aratz eta Aizkorri mendietan barrena garatu zen 42 kilometroko lasterketa 380 korrikalarik bukatu zuten. Eguraldia lainotsua eta lanbrotsua izan zuten behealdean, oskarbi goi mendian.

Ez du erantzunik

2009-05-22 | 16:44:54

Corinne Favre ere Zegama-Aizkorri maratoian izango da igandean

Gaur goizean baieztatu du parte hartuko duela; hiru aldiz irabazi du maratoia emakumezkoen atalean

Corinne Favre frantziarra Zegaman izango da etzi, igandean. Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 8. ekitaldian ere parte hartuko du, azken orduan baieztatu ondoren. Favrerekin batera Portugalgo bi korrikalari onenak –Rosa Madureira eta Paulo Gonçalves– ere azken momentuko nobedadeak dira, lehendik ere munduko mendi maratoilari onenen zerrenda oparoa gehiago hornituz. Igande goizean 09:00etan hasiko da mendi maratoia Zegaman. Otzaurten errepidea itxita egongo da autoentzat 09:20tik 10:15 ingurura arte.

Ez du erantzunik

2009-02-09 | 19:17:13

Zegaman inguruko paisaia kulturala ezagutarazteko 6 ibilbide sortu dituzte

Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren laguntza jaso du Udalak ekimena abian jartzeko

Zegamako Udalak, hainbat herri-bide eta baso-bide garbitu eta zabalduz, Zegama inguruko paisaia kulturala biltzen duen ibilbide sorta sortu du. Ibilbide horien bitartez, Zegamako eta Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko biodibertsitatea zabalduz eta ezagutaraziz, euren eremua publikoari zabaldu eta bisitariaren sentikortzea indartu nahi dute. Ibilbide sorta horien berri gaur goizean eman dute Zegamako Anduetza museoan. Bertan ziren besteak beste, Esther Larrañaga eta Ibon Galarraga, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko sailburua eta sailburuordea, Xabier Caño Ihobeko Zuzendari Nagusia, Asier Galdos paisajista eta ibilbidearen proiektua aurrera daramana, Edurne Albizu Zegamako alkatea eta Zegamako udaletxeko zenbait zinegotzi.

Ez du erantzunik

ETArena izan litekeen zulo bat aurkitu dute gaur Zegamako Olaran auzoan

2009-01-14 | 16:07:23

ETArena izan litekeen zulo bat aurkitu dute gaur Zegamako Olaran auzoan

Lehergailuak egiteko materiala atzeman dute zuloan

Espainiako Polizia Nazionalak ETArena izan litekeen zulo bat aurkitu du Zegaman. Hainbat komunikabidek zabaldu dutenez, zulo honetan, leherkariak egiteko hainbat material atzeman dute. Polizia iturrien arabera, titadinea, cloratita eta azufrea aurkitu dituzte, baita tenporizadoreak eta lehergailuak aktibatzeko gailuak ere. Zuloa mendian dago, Olaran auzotik gora dagoen errepikagailutik 100 bat metrora. Poliziak bertara daraman mendi bidea itxi egin du, eta materiala erretiratzeko lanetan ari dira. Polizia iturriek jakinarazi dutenez, beste zulo baten bila ari dira orain, Zegaman bertan.

Ez du erantzunik

2008-12-19 | 18:46:56

Zegamako udal fototeka osatu dute 1.800 argazkirekin

Argazki batzuk udaletxean bertan zeuden eta besteak herritarrek eraman dituzte udaletxera; erakusketa jarriko dute

Guztira 1.800 argazki dokumentatu, digitalizatu eta gorde dituzte Zegaman. Ostegunean egin zuten Udal Fototekaren aurkezpena Edurne Albizu Zegamako alkateak eta Ereiten kultur elkarteko kide batek, bertako udaletxean. Azalpenak entzuteaz gainera, argazkiak ikusteko aukera izan zuten bertaratutako herritarrek.

Ez du erantzunik

2008-12-05 | 18:24:33

Herri eskolako haur eta irakasleek euripean egin dute San Nikolas eskea

Ikasleek, eskean bildutako dirua aurten Saharara bidaltzeko erabakia hartu dute, tutoretza saioetan

Zegamako Aitxuri herri eskolako haur eta irakasleek aterkiak eskuetan zituztela egin behar izan zuten atzo San Nikolas eskea. Euria zela eta, haur txikienak ez ziren eskolatik atera. Gainerakoak pozik ibili ziren kantuan, aurtengo bi San Nikolasak Garazi Ormazabal eta Valentina Alvarez buru zituztela.

Ez du erantzunik

2008-12-01 | 13:17:28

Zegama-Aizkorri mendi maratoia munduko koparako puntuagarria izango da 2009an

Maiatzaren 24an jokatuko da Buff SkyRunner World Series-eko bigarren proba

Zegama-Aizkorri maratoia mendi lasterketetako munduko zirkuitura itzuliko da 2009an. Aurten Europako txapelketa ebatzi baldin bazen, 2007ko lorpena berreskuratuko du Zegamako antolakuntzak. Buff SkyRunner World Series munduko kopako zazpi lasterketetako bat izango da Zegama-Aizkorri. 2009ko maiatzaren 24an jokatuko da, ohi bezala Zegaman hasi eta bukatuta. 42 kilometro pasatxoko ibilbidea izango du, Aizkorriko mendizerran barrena.

Ez du erantzunik

2008-11-28 | 19:32:08

Iraunkortasunari buruzko jardunaldiak egingo dituzte Zegaman

Udalak antolatutako jardunaldiak politiko eta teknikariak trebatzeko dira baina herritarrek ere parte hartu dezakete

Zegaman Iraunkortasunari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte abenduko lehen hiru egunetarako. Jardunaldi horietan politiko eta teknikariak trebatuko dituzte, paisaiaren berreskuratzea ahalbidetzeko. Gipuzkoako udaletxeetara eta Partzuergoko kide diren Asparrena eta San Migeleko udaletxera zabaldu dute gonbitea. Dena den, gaiean interesatuta dagoen edozein herritarrek parte hartu ahal izango du bertan. Jardunaldiak Zegamako Udalak antolatu ditu, Eusko Jaurlaritza, Udalsarea 21 eta Ihoberen laguntzarekin. Astelehenean mendiei buruzko hitzaldia emango dute. Asteartean Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko paisaiaren berreskuratzea izango da gaia eta asteazkenean, Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko landare mehatxatuen kontserbazioa. Hitzaldiak dohakoak dira eta beraietan parte hartzeko ez dago izenik eman beharrik.

Ez du erantzunik

Bideoa

 

Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa

Behe Bidasoako Hitza

Agenda

Antzerkia

Antzerki emanaldia
LEGAZPI, Latxartegi aretoan - 2009-07-03

Ikus-entzunezkoa

Ikusentzunezko emanaldia
LEGAZPI, Azokan - 2009-07-03

Ekitaldi guztiak ikusi »

Bat-batean

Datua

333 haur

Etorri dira Txernobil ingurutik Euskal Herrira, horietatik 8 Goierrira. Hitza

Irudia

Txindokiko desafioa

Txindokiko desafioa

Abaltzisketako plazatik Txindoki gainera korrika igotzeko desafioa hirukoteak irabazi du, Xabier Lasari minutu soil bat aterata. Hitza

Eztabaidak

Goierri

Iruzur zantzuen bila

Peio Gonzalez Foru Ogasuneko Diputatuak jakinarazi duenez, telefono bat jarriko dute iruzur zantzuak sumatzen dituzten herritarren eskura, iruzurtiak sala ditzaten. Zer iruditzen zaizu ekimena? iruzur zantzurik sumatu al duzu zuk? nolakoa?

Jasotako azken mezua:

2009-07-01

Bera hasi dadila ejenploa ematen, bere inguruan izango du zer salatu! ...(+)

Inkestak

Goierri

Zer iruditzen zaizu Espainiako gobernuak "biharamuneko pilula" errezetarik gabe emateko hartutako erabakia?

Ondo    Gaizki    Ez zait ajola, norberak ikusiko du   

 

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.