
2006-05-03 | 19:31:18
ISTRIPUA
Zauriturik gabeko istripua gertatu da goizean Zegaman
Traktore batek eta kotxe batek elkar jo ondoren, traktorea irauli egin da
Zauriturik ez da izan gaur goizean Zegaman gertatu den trafiko istripuan, nahiz eta zalapartatsu gertatu. Traktore handi bat errepidean iraulita geratu da, beste beribil bat jo ondoren. Kotxea traktorea aurreratzen hasi da, Zegamarako sarreran; traktorea desbideratu eta makinaren atzeko gurpilen kontra jo du autoak.
Itzulita geratu da traktorea Zegamarako bidean.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.