
2007-09-06 | 18:40:09
Istripua mendian
Gizonezko bat erreskatatu dute helikopteroz, Aizkorrin erori eta gero
60 urteko mendizale eibartarrak 14:00etan izan du erorikoa
Gaur arratsaldean Eibarko mendizale batek erorikoa izan du gaur 14:00etan Aizkorri mendizerran, eta Ertzaintzaren helikopteroa beharrezkoa izan da istripuaren lekutik erreskatatzeko. Mendikatearen hegal batean izan du erorikoa, Aizkorritik Urbia aldera, eta min hartuta geratu da 60 urteko gizonezkoa. Zenbait hezur hautsi ditu kolpearen ondorioz. Helikopteroz Miramongo (Donostia) heliportura eraman dute mendizalea, eta handik anbulantzian Donostia Ospitalera. Herrizaingo Sailak ez du haren osasun egoeraren edo zaurien larritasunaren berririk eman.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.