
2007-09-24 | 00:13:20
Kirola
Kilian Jornet katalanak irabazi du VI. Zegama-Aizkorri maratoia
Corinne Favre frantziarra izan da azkarrena emakumezkoetan
Goi mailako kirol ikuskizunarekin gozatu zuten atzo Aizkorriko magalean bildu ziren zale eta ikusleek. Abiatu zirenetatik 348 korrikalarik lortu zuten proba gogorra bukatzea. Denetan azkarrena, 19 urteko gazte bat izan zen, Kilian Jornet katalana. 3.56:59ko denbora behar izan zuen probak zituen 42 kilometroak bukatzeko. Lau orduz azpitik sartu zen bigarrena ere, Raul Garcia. Aurreneko euskalduna, hirugarren postuan iritsi zen Zegamako helmugara; Zuhaitz Ezpeleta izan zen, 4.03:58ko denborarekin. Emakumezkoetan, duela bi urte lortu zuen garaipena berretsi egin zuen Corinne Favre frantziarrak. Lau ordu eta berrogeita hamar minutu behar izan ditu aurten, 2005ean baino hamahiru minutu gutxiago. Angela Mudge, iazko irabazlea, bigarren sartu zen, Favrerengandik 3 minutura. Beteranoetan berriz, Andres Unzurrunzaga ibili zen arinen (4.28:35); emakumezkoetan, Helena Perez (5.35:43).
Jornet, helmugan
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.