Edukira joan

Goierriko Hitza

Zegama
2008ko abuztuak 21, Osteguna

2007-11-07 | 16:15:50

GIZARTEA

Zegamako San Martin azoka behirik, ardirik eta ahuntzik gabe egingo da

Mingain urdinaren gaitza dela eta hartu dute neurri hori; mendiko eta etxeko behorrekin egingo da lehiaketa

Mingain urdinaren gaitza dela eta Zegamako San Martin azokan aurten ez da behirik, ardirik eta ahuntzik izango. Mendiko eta etxeko behorren lehiaketa ordea normaltasunez egingo dute. Hiru animalia mota horiek azokara eraman ezin direnez bertako baserritarrei dei egin zaie beste animalia batzuk eramateko. Untxiak, txakurrak, oiloak eta basurdeak izango dira, besteak beste ikusgai. Landare, fruitu eta barazkien erakusketa, artisau eta eskulangintza erakusketa, gazta aintzinako erara egitea eta beste hainbat erakusketa izango da bertan. Urbia eta Aizkorriko Artzainen Arteko IX. Gazta Lehiaketa ere egingo dute.

 

 

Jasotako erantzunak:

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.