
2007-11-10 | 17:41:48
Gizartea
Behirik eta ardirik gabe baina jende ugari San Martin azokan
Idiazabalgo Aranburu elkarteak irabazi du gazta lehiaketa
Mingain urdinen gaitzak markatutako eguna izan da gaurkoa Zegaman. Izan ere, artzain eta abeltzainek ezin izan dute ardirik eta behirik ekarri azokara. Hala ere, jende ugari bildu da Zegaman, eguraldiak lagunduta. Animaliei dagokionean, behorrak, astoak eta zaldiak izan dira nagusi herriko kaleetan. Gainontzean, artisauen eta nekazarien produktuek eta postuek erakarri dute jendearen arreta. Aizkorri eta Urbiako gazta lehiaketan berriz, Aranburu elkarteak irabazi du sari nagusia, hirugarren urtez jarraian.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Barazkien postu bat.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.