Edukira joan

Goierriko Hitza

Zegama
2008ko uztailak 5, Larunbata

2008-01-09 | 16:02:06

Kirola

Europako Txapelketa hartuko du aurten Zegama-Aizkorri mendi maratoiak

Maiatzaren 25ean jokatuko da VII. maratoia; izena emateko epea astelehenean irekiko dute

Zegama-Aizkorri mendi maratoiak 2008ko Skyrunning Europako Txapelketa hartuko du aurten. Proba ezaguna maiatzaren 25ean jokatuko da, eta ibilbideak ez du aparteko aldaketarik izango, antolatzaileek gaur azaldu dutenez. Izena emateko moduan etorriko da aldaketa, aurten, internet bidez bakarrik egin ahal izango baita. Epea hilaren 14an irekiko dute, eta 25era bitartean izango da izena emateko aukera www.zegama-aizkorri.com webgunean. Guztira 400 dortsal banatuko dituzte; hauetatik 100, goi mailan dabiltzan kirolarientzat gordeko dituzte; beste 125, orain arteko ekitaldi guztietan parte hartu dutenentzat eta azken bietan denborarik onenak egin dituztenentzat izango dira; gainontzeko 175 dortsalak zozketa bidez banatuko dituzte.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Europako Txapelketa hartuko du aurten Zegama-Aizkorri mendi maratoiak

Maratoiaren aurkezpena, gaur.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.