
2008-01-21 | 14:53:14
18/98 auzian zigortutako Inma Berriozabal atxilotu du Guardia Zibilak Zegaman
Etxean atzeman dute, eta eskuburdinak jarrita eraman. 12 urteko zigorra ezarri zioten, enpresen atalean.
Inma Berriozabal atxilotu du Guardia Zibilak eguerdian, Zegamako bere etxean. Ordubatak baino lehen gertatu da atxiloketa, eta kalez jantzitako guardia zibilek egin dute. Eskuburdinak jarrita eraman dute Berriozabal. 18/98 auziaren barruan enpresen atalean epaitu zuten Berriozabal, eta 12 urteko espetxe zigorra ezarri zioten.
Berriozabalen atxiloketaren harira, gaur (astelehena) 20:00etan elkarretaratzea egingo dute Zegamako plazan, Berriozabal askatzeko eskatu 18/98 auzia salatzeko.
2008-01-22
eguerdi aldera eraman dute bai Inma bere etxetik baiņa, azken boladan etxe azpian zituen egunero zai, presio psikologiko ikaragarria egiņez! Polizia nazionalak atxilotu du. Indar okupatzaileak alde hemendik!!! Inma eta beste euskal preso politiko guztiak etxean nahi ditugulako egunero lanean jarraitu behar dugu ta jarraituko dugu!!!
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Inma Berriozabal.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.