Edukira joan

Goierriko Hitza

Zegama
2008ko uztailak 5, Larunbata

2008-02-14 | 17:25:37

Txirrindularitza

Aitor Perez Arrietak bigarren bukatu du Mallorkako Itzulian

Gilbert irabazlearen denbora berean sailkatu da zegamarra

Oztopoak oztopo, txirrindularitza denboraldia bikain hasi du Aitor Perez Arrieta zegamarrak. Aurreneko itzulian, Mallorkako Txallengean, bigarren postua lortu du sailkapen orokorrean, Philippe Gilbert belgikar (Francaise des Jeux) irabazlearen denbora berean.

Extremadura Spiuk taldeko Perez zegamarrak kolokan zuen denboraldi hasiera, taldearen bigarren babesleak diru laguntza kentzea erabaki ondoren. Hala ere, taldekideek egindako ekarpenarekin lortu dute Mallorkako proban parte hartzea.
Gaur bukatu da bost etapako txallengea. Perezek 2005ean ere lortu zuen proba horretan azken podiumean egotea. Gaur, Palmanovan bukatu den bosgarren eta azken etapa Pert Steegmans-ek irabazi du.
Sailkapen orokorrean Gilbert-en eta Perez Arrietaren ondoren Haimar Zubeldia (Euskaltel-Euskadi) izan da hirugarren.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.