Edukira joan

Goierriko Hitza

Zegama
2008ko uztailak 5, Larunbata

2008-03-06 | 13:10:37

Aitor Perez Arrietak Murtzian borobildu dezake denboraldi hasiera bikaina

Atzoko etapan bigarren sailkatu eta lider jarri da itzulian

Aitor Perez Arrieta (Extremadura) sasoiko dago txirrindularitza denboraldiaren hasieratik bertatik. Mallorcan 2. postuan bukatu zuen itzulia, eta Andaluzian ere aurrean ibili zen. Orain, ordea, egunetako itzuli bat irabaz dezake. Atzo Murtziako Itzuliko lider bihurtu zen, etapa gogorrenean bigarren postuan sailkatuta. Jose Luis Rubierak (Astana) irabazi zion esprint lehiatuan. Sailkapen orokorrean Perez dago lidertzan, eta denbora berera dago Rubiera. Hirugarren Kiryenka dago, 2 segundora.

 

 

Jasotako erantzunak:

1

xaxili | 2008-03-06

Txirrindularitzan asko ulertzen ez duen baten esaera dirudi. Benetan zaila, ia ezinezkoa du, mailot horiari eustea. Ikusirik biharko etapa, eta zein txirrindulari (Valverde, Contador...) ari diren borrokan lehen postuagatik.... Ala ere, hasiera bikaina izaten ari da Aitor aurtego urtekoa. Nere ustez, Euskaltelen badu lekua mutil honek. Bikain Aitor!!!

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.