Edukira joan

Goierriko Hitza

Zegama
2008ko uztailak 5, Larunbata

2008-04-01 | 18:43:03

Gizartea

Eztiaren labelari buruzko hitzaldiarekin hasiko dute bihar Erlezain Eguneko egitaraua

Erlezain Eguna bera igandean ospatuko dute berriz; aurten lau erlezain omenduko dituzte

Bihar arratsaldeko zazpietan hasita, Martxel Aizpuru Giez-Berri SL eztiolako gerenteak, eztiaren labela nola lortzen den azalduko du kultur etxean. Hitzaldi horrekin emango diote aurten hasiera zegamarrek Erlezain Egunaren harira aste osorako antolatu duten egitarauari. Ostegun iluntzean Tolosako Joxe Mari Gorrotxategi gozogile famatuak gozogintzaren lehen urratsei buruz hitzaldia eman ondoren Zegamako intxaur pastak aurkeztuko dituzte. Garai batean Zegamako zenbait emakumek kanpora lanera joandakoan almendrekin pastak egiten ikasi omen zuten. Herrira etorri eta almendrarik ez zutelako intxaurrekin egiten zituzten nonbait. Orain Zegama Okindegiko Kepa Galparsorok intxaur pastak sortu ditu eta horixek dira hain zuzen ostegunean aurkeztuko direnak. Bertaratzen direnek pasta horiek dastatzeko aukera ere izango dute.

Larunbatean 2008ko Urrezko Aizkolarien Txapelketako Kanporaketa jokatuko da. Senosiain II.nak Atutxa II.na izango du aurkari eta Patxi Mindegiak Iņaki Aierbe. Perurena aita-semeak ere han izango dira harriekin erakustaldia egiten.
Erlezain Eguna bera igandean ospatuko dute. Aurten lau erlezain omenduko dituzte festaren barruan: Jose Zurutuza lezoarra, Santi Matxain lazkaotarra, Jabier Ugarte oņatiarra eta Juan Iņurrategi legazpiarra.
Arratsaldean bertso jaialdia izango da pilotalekuan Kasino elkarteak antolatuta eta Zegamako Kultura Batzordeak babestuta. Sei bertsolarik parte hartuko dute: Andoni Egaņa, Aitor Mendiluze, Beņat Gaztelumendi, Jon Martin, Jexux Mari Irazu, Aitor Sarriegi, Unai Agirre eta Iker Zubeldiak.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.