
2008-05-25 | 15:49:39
Kirola
Kilian Jornet eta Corinne Favre nagusi Zegama-Aizkorri mendi maratoian
Lainotuta baina euririk gabe egin ahal izan dute proba korrikalariek
Kilian Jornet katalana gizonezkoetan eta Corinne Favre frantziarra emakumezkoetan izan dira azkarrenak gaur jokatu den VII. Zegama-Aizkorri mendi maratoian. Orain arteko probarik jendetsuena izan da aurtengoa, 468 korrikalari baitziren abiatzekoak. Lainoz estalita esnatu du eguna, baina azkenean, probak iraun duen bitartean, ez du euririk egin. Urtero bezala, jendetza bildu da aurten ere Aizkorriko maldetan eta Zegamako helmugan, proba ezaguna bertatik bertara ikusteko.
Administratzailea | 2008-05-27
Irakurle honek ondo dioen bezala, Zegama-Aizkorri mendi maratoian lehenengo goierritarrak Juanjo Igartzabal zumarragarra izan zen, 12. sailkatuta. Postu horrentzat Goierriko Hitzak jarria zuen saria, aldiz, ez zitzaion berari eman, azken orduko nahasmen batengatik. Barkamen eskaera egin nahi dio Hitzak Igartzabali, eta berari pertsonalki adierazi zaion bezala, jasoko du bere saria.
2008-05-27
Lehenik eta behin, zorionak eman Zegama Aizkorrin,parte hartu zuten guztiei eta ondorenean gauza bat argitzea gustatuko litzaidake: Lehenengo Goierritararen Saria Juanjo Igarzabal Debari, Zumarragakoari zegokion Wikipedia.org, ondo argitzen den bezala, Zumarraga, Goierrin sartzen bait da. Beraz, hau esanda, Juanjori Zorionik beroenak eta 2008 ko Lehen Goierritarra bera dela jakin dezala. JARRAITU HORRELA TXAPELDUN.
2008-05-26
barkatu baina lehen ez ditut zorindu parte hartzaile guztiak. Denak dira irabazle!!!!!! eta eskerrikasko antolatzaileei. A ze egun ederra pasatu genuen bertan izan ginen guztiok. Sekulako anbiente ederra!!!!!!
2008-05-26
Barkatu baina irabazleen izenak jartzen dituzuelaik 2003ko sailkapenean akats bat dago. Stephan Legras ez da emakume bat, baizik eta Iparraldeko laborari baten izena. Parte harut zuen edizio horretan. Jejej horrelakoak gertatzen dira. geroarte.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.