2008-05-26 | 10:01:14
Zegama-Aizkorri maratoia 390 lagunek bukatu dute
Irten 467 korrikalarik egin zuten, izena emanda zeudenak baino bat gutxiagok
Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren zazpigarren ekitaldia aspaldiko gogorrenetakoa izan zen igandean, proba bukatu zuten partaideen kopuruak adieraz lezakeen modura. 390 lagunek bukatu zuten lasterketa (467tik). Kilian Jornet katalanak eta Corinne Favre frantziarrak iazko txapelak berritu dituzte. Jornetek lau orduz azpitik bukatu zuen maratoia (3:59:33), baita bigarren sailkatu zen Raul Garcia espainiarrak ere (3:59:45), bukaera estuan. Favrek 5 ordu eta 46 segundoan osatu zuen ibilbidea, azkenean jatorrizkoa izan zena, eguraldiaren baimenarekin.
Kilian Jornet katalana gizonezkoetan eta Corinne Favre frantziarra emakumezkoetan izan ziren azkarrenak VII. Zegama-Aizkorri mendi maratoian. Orain arteko probarik jendetsuena izan da aurtengoa, 468 korrikalari zeuden izena emanda eta dortsalaren jabe, eta 467 abiatu ziren. Lainoz estalita esnatu zuen egunak, baina azkenean, probak iraun zuen bitartean ez zuen euririk egin. Urtero bezala, jendetza bildu zen.
Lehenengo goierritarra Juanjo Igartzabal zumarragarra izan zen Zegamako helmugan (4:25:06), sailkapen orokorrean 12. egin zuen. Lehen euskalduna, berriz, Joxe Felipe Larrazabal okondoarra da gizonezkoetan; 5. postuan sartu zen (4:14:33). Emakumezkoetan Alizia Olazabal (5:17: 38).
Europako txapeldun Jornet eta Favre dira.
Goierritar bat | 2008-05-27
Aspaldiko kontua da hau eta ez dago itsuagorik ikusi nahi ez duena baino -eta urteak daramagula Hitza etxean jasotzen, eta oraindik halakorik ikusi behar... Goierri garaiko herritarrok, lazkaotarrak edo itsasondoarrak bezain goierritarrak gara... eta hala ageri da idatzita Gipuzkoako Foru Aldundiko agirietan (egunkari honetako arduradunei galdetu diezaietela bestela, zergatik jasotzen dugun Hitza Goierri garaiko herriotan). Eta horra -Aldundiko dokumentuetara- jo behar da, eta ez euskarazko Wikipediara (sikiera gaztelaniazkora, bertan ageri baikara "Goyerri" (sic) eskualdean). Benetan, zero patatero Zegamako antolatzaileei... egindako akatsa onartu beharko lukete, eta datorren urteetan horrelakorik berriz gertatu ez dadin saiatu.

2008-05-27
Zegama Aizkorriko antolaketari mezu hau eldu arazi nai nieke. Nola den posible igandean, lehenengo goierritarra bezala, "Garmendia" ri edo saria eman eta Juanjo Igarzabal Zumarragakoa, izanda Goierritarra ez dela esan zutenez, saririk gabe utzi. Bakoitzari berea eman,inori meritorik kendu gabe noski. Wikipedia.org. argi eta garbi agertzen da Goierri-n ze herri sartzen diren, jakin nai duenarentzat. JUANJO IGARZABAL DEBA , TXAPELDUN.ZORIONAK........
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.