Edukira joan

Goierriko Hitza

Zegama
2010ko martxoak 21, Igandea

Azken ordukoak

2008-12-05 | 18:24:33

Herri eskolako haur eta irakasleek euripean egin dute San Nikolas eskea

Ikasleek, eskean bildutako dirua aurten Saharara bidaltzeko erabakia hartu dute, tutoretza saioetan

Zegamako Aitxuri herri eskolako haur eta irakasleek aterkiak eskuetan zituztela egin behar izan zuten atzo San Nikolas eskea. Euria zela eta, haur txikienak ez ziren eskolatik atera. Gainerakoak pozik ibili ziren kantuan, aurtengo bi San Nikolasak Garazi Ormazabal eta Valentina Alvarez buru zituztela.

Ez du erantzunik

2008-12-01 | 13:17:28

Zegama-Aizkorri mendi maratoia munduko koparako puntuagarria izango da 2009an

Maiatzaren 24an jokatuko da Buff SkyRunner World Series-eko bigarren proba

Zegama-Aizkorri maratoia mendi lasterketetako munduko zirkuitura itzuliko da 2009an. Aurten Europako txapelketa ebatzi baldin bazen, 2007ko lorpena berreskuratuko du Zegamako antolakuntzak. Buff SkyRunner World Series munduko kopako zazpi lasterketetako bat izango da Zegama-Aizkorri. 2009ko maiatzaren 24an jokatuko da, ohi bezala Zegaman hasi eta bukatuta. 42 kilometro pasatxoko ibilbidea izango du, Aizkorriko mendizerran barrena.

Ez du erantzunik

2008-11-28 | 19:32:08

Iraunkortasunari buruzko jardunaldiak egingo dituzte Zegaman

Udalak antolatutako jardunaldiak politiko eta teknikariak trebatzeko dira baina herritarrek ere parte hartu dezakete

Zegaman Iraunkortasunari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte abenduko lehen hiru egunetarako. Jardunaldi horietan politiko eta teknikariak trebatuko dituzte, paisaiaren berreskuratzea ahalbidetzeko. Gipuzkoako udaletxeetara eta Partzuergoko kide diren Asparrena eta San Migeleko udaletxera zabaldu dute gonbitea. Dena den, gaiean interesatuta dagoen edozein herritarrek parte hartu ahal izango du bertan. Jardunaldiak Zegamako Udalak antolatu ditu, Eusko Jaurlaritza, Udalsarea 21 eta Ihoberen laguntzarekin. Astelehenean mendiei buruzko hitzaldia emango dute. Asteartean Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko paisaiaren berreskuratzea izango da gaia eta asteazkenean, Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko landare mehatxatuen kontserbazioa. Hitzaldiak dohakoak dira eta beraietan parte hartzeko ez dago izenik eman beharrik.

Ez du erantzunik

2008-11-15 | 20:08:50

San Martin feriak jendez eta ganaduz bete du Zegama

Arantxa Segurola legazpiarraren gaztak irabazi du X. lehiaketa

Ganaduaren eta baserritarren produktuen aitzakian, jende ugari bildu da gaur goizean Zegaman. Azokarekin batera ordea, hainbat lehiaketa egin dituzte. Batetik, Aizkorri eta Urbiako X. Artzain Gazta Txapelketa jokatu dute. Bertan, Arantxa Segurola legazpiarraren gaztari eman diote sari nagusia. Berak Zegamara etortzerik izan ez duenez, Juan Jose Aranguren senarrak jaso du saria. Arangurenen hitzetan, lehiaketara aurkeztu duten gazta "ketu gabea, suabea eta erraz jatekoa" da. Gaztarekin batera, ganadu azokako sariak ere banatu dituzte. Bederatzi sari eman badituzte ere, Ibai Aizpeolea izan da protagonistetako bat, guztira hiru sari jaso baititu.

Ez du erantzunik

2008-10-15 | 12:23:37

Bi zauritu izan dira bi kotxek aurrez aurre elkar jo ondoren

Zaurituak Zumarragako ospitalera eraman dituzte

Gaur goizaldeko zazpiak laurden gutxi aldera bi autok elkar jo dute aurrez aurre Zegamako GI-2637 errepidean. Auto bateko gidaria barruan harrapatuta geratu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Ondoren, bi zaurituak Zumarragako ospitalera eraman dituzte. Istripua dela-eta trafikoa erregulatu behar izan dute goizeko zortziak aldera arte.

Ez du erantzunik

2008-07-15 | 13:14:41

Aitor Perez Arrieta txirrindulari zegamarra lesionatu egin da

Bi saihets apurtu ditu Agostinho Sari Nagusiko laugarren etapan erorita

Aitor Perez Arrieta txirrindulari zegamarra lesionatu egin da Agostinho Sari Nagusiko (Portugal) laugarren etapan. Lurrera erori eta bi saihets apurtu zituen. Lesio horren eraginez gutxienez hilabeteko epean geldi egon beharko du. Eskubiko hankan, izterra eta izterrondoaren parean beste lesio bat ere badu.

Ez du erantzunik

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.