Edukira joan

Goierriko Hitza

Zegama
2008ko urriak 12, Igandea

;2008-06-07;KIROLA. Zegamarrek kirolari ateak zabalduko dizkiote bihar egun guztian zehar

Zegamarrek kirolari ateak zabalduko dizkiote bihar egun guztian zehar

Zegama Udal Kirol Batzordeak antolatuta zailtasun gutxiko kiroletan parte hartu ahal izango dute zegamarrek.

e. imaz

Bihar Kirolaren Nazioarteko Eguna dela eta, Zegamako Udaleko Kirol Batzordeak Kirolari ateak zabalik ekimena antolatu du biharko, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuta. Herriko elkarteen eta Aitxuri Herri Eskolaren laguntza ere jaso du Kirol Batzordeak.

Ekimenaren helburua kirolzaletasuna sustatzea da, eta antolatzaileen hitzetan zailtasun gutxiko kirolak antolatu dituzte. Horrebestez, zegamar guztiei gonbitea egin diete bertan parte hartzeko.

Goizean mendi irteera egingo dute, bi ordu eta erdiko iraupenekoa. 10:30ean txirrindu jokoak eta lasterketa egingo dituzte, bizikletak etxetik eramanda. Eguerdian txinga, sokatira eta beste zenbait herri kirol egingo dituzte. Bola eta toka ere probatu ahal izango da gero. Arratsaldean neskek futbito partida jokatuko dute, eta 17:00etan pilota partidak izango dira. Herriko pilotari gazteek elkarren arteko lehia izango dute, eta pilotari fedeeratuek ere izango dute norgehiagoka.

############

egitaraua

8:30. Mendi irteera.

10:30. Txirrindu jokoak eta lasterketak.12:00. Herri kirolak.

13:00. Boloak eta toka.

16:00. Nesken futbito partida.17:00. Pilota partidak.

############

Agenda

Kirola

Herri kirolak
BEASAIN, Bideluze plazan - 2008-10-12

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.