
Sasietak sariak emango ditu
Goierri Birziklatzeak badu saria' kanpainari jarraiki Sasietak karpa jarriko du gaur eta bihar Areizaga-Kalebarrenen.
m. luki
Sasieta Mankomunitateak martxan jarritako Birziklatzeak badu saria kanpainaren barruan, gaur arratsaldeko lauetatik bederatziak bitartean, sariak banatzeko karpa jarriko dute Areizaga-Kalebarren plazan. Karpa bihar ere ipiniko dute eguerdiko hamabietatik arratsaldeko zazpiak bitartean.
Aste honetan zehar batek baino gehiagok kupoiren bat aurkituko zuen bere zaborra birziklatzerakoan. Kupoi hauek lortu dituztenek, karpara jo beharko dute, han kupoiak sariengatik trukatzeko. Sari moduan, kit ekologikoak emango dituzte; bertan, birziklatzen laguntzeko zenbait gailu aurkitu ahal izango dituzte saria jaso dutenek.
Erosketatarako poltsak
Kupoirik jaso ez dutenek ere badute karpara joateko aitzakia, izan ere, hurbiltzen direnen artean erosketak egiteko poltsa birziklagarriak banatuko dituzte.
Erakusketa
Zeramika
ZUMARRAGA, Zelai Arizti kultur etxea - 2008-12-05
Ikastaroa
Gizonezkoen sukaldaritza ikastaroa
ORDIZIA, Herriko elkarte batean - 2008-11-06
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.