Edukira joan

Goierriko Hitza

Zegama
2008ko abenduak 5, Ostirala

;2008-10-11;FUTBOLA. Ordizia etxean ariko da berriz, eta Beasainek Basaurira joan beharko du

Ordizia etxean ariko da berriz, eta Beasainek Basaurira joan beharko du

Futbola ðð Hirugarren mailan ari diren Goierriko bi taldeak aspaldian lortu ez dituzten hiru puntuak lortzen saiatuko dira.

i.gurrutxaga

Egutegiak hala behartuta, Ordiziak etxean jokatuko du berriz asteburu honetan, eta aurrekoan bezala, Beasain kanpoan ariko da. Ordiziak Gernikaren aurka neurtuko ditu indarrak gaur Altamira zelaian, 16:15ean. Beasain Basaurira joango da bihar, Baskoniaren aurka jokatzeko. 17:30ean da partida.

Bi taldeak bolada txarra etetea

Hirugarren mailara igo berria den Ordizia sufritzen ari da azken jardunaldietan. Aurreneko jardunaldian Durangoren aurka 6-1 galdu ondoren, bigarrenean Zarautz mendean hartu zuen Altamiran (2-1). Gainerako lau jardunaldietan puntu bakarra lortu dute (Eibarren berdinketa bat), eta etxean jokatutako azken bi partidak galdu egin dituzte Ruben Vazquezen mutilek. Lau puntu dituzte, eta 18. dira sailkapenean.

Beasain gorago dago sailkapenean (9. zazpi punturekin), baina seitik partida bakarra irabazi dute, bigarren jardunaldian, Lagun Onak taldearen aurka. Gainerako bost partidetatik lau berdindu egin dituzte, eta joan den asteburukoa galdu Laudioren aurka. Bolada txar hori eten beharrean dira.

Agenda

Lehiaketa

Postal eta idazlan lehiaketa
ORDIZIA, Ordiziako Urdaneta ikastetxean eta Jakintza ikastolan - 2008-11-18

Ikastaroa

Altzari zaharberritze,egur taila eta egur pintaketa ikastaroak
GABIRIA, Gabirian,Amalur tailerrean - 2008-10-14

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.